Harremanak

Tel.: 943 214977
E-maila: info@sanmarko.net

Pdf dokumentuak ezin badituzu irakurri, jeitsi ezazu Adobe Acrobat Reader.

Get Adobe Reader

Autokonpostatzearen eboluzioa Sanmarko Mankomunitatean 2007tik Inprimatu E-posta
Osteguna, 2010(e)ko uztaila(r)en 29-(e)an 12:52etan

Azken urteetan asko igo da etxean konposta egiten duten familien kopurua, batez ere, Usurbilen, Oiartzunen eta Hernanin atez ateko bilketa sistema martxan jarri zenetik.

Gehiago irakurri...
 
Oiartzunek atez ateko bilketaren lehen emaitza ofizialak eman ditu Inprimatu E-posta
Ostirala, 2010(e)ko uztaila(r)en 23-(e)an 13:54etan

Oiartzun pasa den maiatzaren 23an hasi zen hondakinak atez ate biltzen eta jada %83a birziklatzen du. Hala diote Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Partzuergotik, Sanmarko Mankomunitatetik, Ecovidriotik eta Urnieta zein Martuteneko plantetatik jasotako datu ofizialek.

Lehen emaitzak izan arren, lortutakoak Oiartzungo Udalaren aurreikuspenak bete eta gainditu dituela esan du Aitor Etxeberria, Oiartzungo Alkateak, Sanmarko Mankomunitatearen egoitzan emandako prentsaurrekoan. Astez asteko datuak egonkortzen ari dira eta esanguratsuak dira: hondakinak atez ate biltzen hasiz geroztik, 52 puntuko jauzia egin du Oiartzunek birziklapenean. Atez ate biltzen diren hondakin atal guztien birziklapen- eta garbitasun-mailak gora egin du orduz geroztik.

 

Gehiago irakurri...
 
Ekaineko hondakin organikoen bilketa datuak Inprimatu E-posta
Asteartea, 2010(e)ko uztaila(r)en 20-(e)an 13:35etan

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Partzuergoaren datuen arabera, 251.940 kilo hondakin organiko bildu dira ekainean Hernanin, Oiartzunen eta Usurbilen. Hiru herri horietan atez ateko bilketa sistema dago martxan.


Denbora berean 5. edukiontziaren bidez 75.391 kilo hondakin organiko bildu dituzte bederatzi herritan: Azkoitia, Amara (Donostiako auzoa), Aretxabaleta, Azpeitia, Zarautz, Zumaia, Orio, Aia eta Getarian.


Hau da, hiru herritan bederatzi herritan baino hiru aldiz hondakin organiko gehiago bildu da. Atez ateko sistema ezarrita duten hiru herriak banan-banan hartuta hauek dira hondakin organikoaren bilketaren emaitzak ekainean: Hernanin 115.080 kilo, Usurbilen 81.780 eta Oiartzunen 55.080.

 

 

 

 

 

 

 

 

Gehiago irakurri...
 
Atez atekoaren inguruko informazio bidalketa Inprimatu E-posta
Astelehena, 2010(e)ko uztaila(r)en 19-(e)an 13:46etan

Atez ateko bilketa sistemaren inguruko aldizkaria banatu du Sanmarkok Mankomunitateak. Hor hondakinen bilketa sistema honek dituen abantailez hitz egiten da. Mankomunitatea osatzen duten hamar herrietako biztanleek euren buzoietan jaso dute aldizkaria.

Jaitsi aldizkaria PDFan

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 1 Guztira: 5