Ordenantzak
Garbiguneko zerbitzuaren araudia
Industria Poligonoetan hondakinak jasotzeko zerbitzua. (G.A.O., 234. zk., 2002ko abenduak 11)
Aldaketa: (G.A.O., 248. zk., 2004ko abenduak 28)
Aldaketa (G.A.O., 40. zk., 2008ko otsailak 26)
Industria Hondakin Solido Inerteen Aizmendiko Zabortegiaren zerbitzua.(G.A.O, 68. zk., 1999ko apirilak 15)
Isurketako disuasio-tasak

Tasak, 2011ko apirilaren 1etik aurrera. (G.A.O., 39. zk., 2011ko otsailaren 28a).
- Poligonoetan nahiz parke teknologikoetan hondakinak biltzeko zerbitzua: ordenantza fiskalaren I. eta II. eranskinak aldatzea, zenbateko berriak ezarriz.
PDF
- Aizmendiko zabortegian zerbitzuak eskaini eta jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza fiskal arautzailea.
PDF
- San Markoko zabortegian zerbitzuak eskaini eta jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza fiskal arautzailea.
PDF

Datuei erreparatuz, honakoa azpimarra daiteke: isurketa-tasa pixkana gehitu dela, baina birzikla daitezkeen hondakinekin (hala nola paperarekin, kartoiarekin edo egurrarekin) nahastuta iristen diren hondakinen kopurua murriztu dela. Tasa horien ondorioz, berreskuratzeko egurra gehitu da ehunekoetan gehiena (% 20,16) aurreko urteko zifrekin erkatuz gero.
Bi zabortegietan disuasio-tasak aplikatzeko politikarekin, San Markoko Mankomunitateak bigarren mailako lehengai bezala hondakinak berreskuratzearen helburua du eta, gainera, zabortegian deuseztatutako hondakinen kopurua murriztu nahi du. Helburu hori lortzeko 1998az gero hainbat neurri aplikatu dira:
- 30m3-ko edukiontziak jartzea eta eremu bereziak mugatzea, bai Aizmendiko zabortegian, bai San Markoko zabortegian kartoizko, egurrezko eta kimaketako nahiz lorezaintzako hondakinak sailkatuak botatzeko.
- Kartoizko eta egurrezko hondakinak aldez aurretik sailkatuta, hobarien lerroa aplikatzea. Bai kartoiaren kasuan, bai egurraren kasuan, doan bota daitezke, ekoizleak aldez aurretik sailkatzen baditu eta bi zabortegian xede horrez jarritako edukiontzietan botatzen baditu.
- Kimaketa- eta lorezaintza-hondakinei dagokienez, aipatu hondakinak xede horretarako San Markoko zabortegian prestatutako eremuan bestelako hondakinik gabe botaz gero, hondakin organikoei dagokien tasa aplikatzen zaie. Lorezaintzako eta kimaketako hondakinak bestelako hondakin-motekin nahastuak badaude, berriz, disuasio-tasa aplikagarriak biziki zigortzen du jarrera hori, hondakinak ezin baitaitezke konposta.
- Kartoia, egurra eta kimaketa- nahiz lorezaintza-hondakinak nahasturik dituzten hondakinentzat tasaren hazkuntza garrantzitsua eta eutsia.
Horiek guztiek ondorengo emaitzak lortzen lagundu dute:
Ireki taula hau: "Tasen eboluzioa. Isurketa-tasak (euro/Tm) ", "Deusestazea (Kg.)" eta "Berreskuratzea (Kg.)" 1998-2007 aldia Aizmendiko zabortegian.
Ireki taula hau "Tasen eboluzioa. Isurketa-tasak" eta "Berreskuratzea (Kg.)" 1998-2007 aldia San Marcoseko zabortegian.
|