|
|
Hondakinen gaikako bilketa industri poligonoetan
INGURUMEN EBALUAZIORAKO GALDEKETA San Markoko Manko-munitateak jasotzen dituen Industria hondakinen %43-a birziklatu egiten da. 2007. urtean, 2.958 enpresek sortu zituzten 15.640.535 Kg hondakin kudeatu ziren. Horietatik, 3.083 tm kartoi (%19,71) eta 3.618 tm (%23,1) egur-hondakin berreskuratu ziren, beraz, ehunekoak paretsu agertzen dira. Atez ateko bilketa-zerbitzu hau San Markoko Mankomunitateko lurralde-eremuetako industri poligonoetan eta parke teknologikoetan kokatutako enpresa guztiek dute. San Markoko Mankomunitateak industri poligonoetan hondakinak gaika biltzeko zerbitzuari 2001. urtean ekin zion, Donostiako eta Astigarragako Udalek Martuteneko 27. Poligonoan hiri-hondakinei eta asimilagarriei buruz aginpideak transferitu zizkiotenean. Ondoren, beste Udalak batu dira eta San Markoko Mankomunitateari eman dizkiote eskumenak industri poligonoetan sortutako hiri-hondakinei eta hondakin asimilagarriei dagokienez. Partaidetza geroz eta handiagoa da eta, beraz, erabiltzeen asetze-maila handia da. Horregatik gaikako bilketa-sistema San Markoko Mankomunitateko udalerri guztietako industri poligonoetara eta parke teknologikoetara hedatu da. Bilketa arautzeko ordenantza bat dago eta industri poligonoetan, enpresa-parkeetan eta parke teknologikoetan emandako zerbitzua arautzen du:
Tasa aldakorra
Diseinatutako sistemak zenbait abantaila ditu. Banan-banakako gaikako bilketari esker, batera errazago kudea daitezke:
Ekoizle bakoitza identifikatu eta arduradun bihurtzen da, ez bakarrik sortutako kantitatearengatik, baita hondakinen izaerarengatik ere. Era berean, tasa aldakorrak aplika daitezke, hirikoekiko hondakin asimilagarrien kopuruaren arabera, hau da, berreskuratzeko aukerarik ez duenari jarraiki. Eta hori enpresa edo ekoizle bakoitzari aplikatzen zaio. Kartoizko eta egurrezko hondakinen gaikako bilketak ez dira zenbatzen zerga zehazteko orduan. Araudia ikusteko:Industria Poligonoetan hondakinak jasotzeko zerbitzua.(G.A.O., 234. zk., 2002ko abenduak 11)Aldaketa: (G.A.O., 248. zk., 2004ko abenduak 28)Aldaketa (G.A.O., 40. zk., 2008ko otsailak 26)Industria Hondakin Solido Inerteen Aizmendiko Zabortegiaren zerbitzua.(G.A.O, 68. zk., 1999ko apirilak 15)
Tasak, 2009 urtarrilaren 1etik aurreraOrdenantza Fiskalaren I. Eta II. Eranskinak aldatzea, zenbateko berriak ezarriz. (G.A.O., 225. zk., 2008-11-21)Aizmendiko zabortegian zerbitzuak eskaini eta jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza fiskal arautzailea. (G.A.O., 225. zk., 2008-11-21)Horrez gain, bilketa-zerbitzuak ondorio positibo hirukoitza du:
|