|
|
"Reziklarte 09 " kanpainaPublikoak aukeratutako saridunakReziklarte'09 erakusketak San Marko Mankomunitateko herriz herriko ibilbidea amaitu du!! Arte bilakatutako 26 edukiontziak ikusgai izan dira mankomunitateko 10 udalerrietan. Erakusketak izan duen postu informatzailera etorri den publikoari gustukoen jotzen zuen arte lanari botua emateko aukera luzatu zaio eta, botu horiei esker (2030) azken bi sarien irabazleak ditugu:
Saridun bakoitzak 500 euroko diru-saria eskuratuko du. Antolatzaileen balorazio positiboa azpimarratu nahi da honako oharrean, batez ere, bertatik pasa diren 10.000 pertsona baino gehiagok jaso dutelako informazioa kanpanainaren xede nagusiaren inguruan: hondakinak birziklatzea guztion ardura da eta horretarako gaikako bilketan parte hartu beharra dugu hondakinak ez nahastuz! Zenbaki honi, arte lanak egon diren gune publikoetan ikusi dituen herritar kopuru handia gehitu beharko genioke. Halaber, talde antolatzaileak eskerrak eman nahi ditu erakusketara etorri den publiko guztiari eta hedabideei eskainitako harrera onagatik, gainera zoriondu nahi ditu ekitaldian parte hartu duten artista guztiak azaldutako gogo biziagatik!!! Orain urte batzuk hondakinen kudeaketa-sisteman atez ateko gaikako bilketa sartu zenetik, edukiontzien lekua hartu du esekitokien sistemak.
Informazio-gunearen ordutegia:Larunbata-Igandea: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 19:00 Ekimen honen bidez, helburu hauek bete nahi dira:
Deialdi irekia irailean zehar egin zen, eta penintsulako hainbat lekutako 64 artistak erantzun diote. Horietatik, lehiaketa honetarako berariaz eratutako epaimahaiak erakusketa osatzen duten 26 artelanak hautatu zituen.
Artista bakoitzak, bere estudioa aurkeztu ondoren, astebete izan zuen artelana burutzeko. Denbora hori igarotakoan, epaimahaiak zer hiru artelan sarituko ziren erabaki zuen, eta erakusketan informazioa emateko atondu zen leku berean banatu ziren sariak.
Erakusketak bi formatu dauzka; beraz, hasten den eta amaitzen den udalerrietan (hots, Donostian eta Errenterian, hurrenez hurren) 26 artelanak ikusi ahal izango dira. Gainerako udalerrietan erakusketa erdibanatu egingo da, eta udalerri bakoitzean 13 edukiontzi erakutsiko dira. Dena dela, edozein udalerritan informazio-postura joaten diren ikusleek hauek guztiak egiteko aukera izango dute: gaikako bilketa-mota bakoitzaren inguruan dituzten zalantzak argitu, joko errazen bidez; artistek artelana gauzatzeko izan duten astean jarraitu duten sormen-prozesuari buruzko informazioa jaso; Usurbilen egiten ari den atez atekako zabor-bilketaren xehetasunak ezagutu; eta, azkenik, gehien atsegin duten artelanaren aldeko botoa eman. Izan ere, botoa ematen duten ikusleek bi accesit nori emango zaizkion erabakiko dute; sari horiek erakusketaren ibilbidea amaitzen denean banatuko dira. Egin klik hemen 26 artelanak erakusten dituen orria ikusteko.
|