Harremanak

Tel.: 943 214977
E-maila: sanmarko@sanmarko.net

Pdf dokumentuak ezin badituzu irakurri, jeitsi ezazu Adobe Acrobat Reader.

Get Adobe Reader

Inprimatu E-posta

Edalontzi berrerabilgarriak

Aurkezpena

Bi tamaineko edalontziak

Dentro de las actuaciones de prevención, la Mancomunidad de San Marcos ha decidido adquirir 165.000 vasos reutilizables con el objeto de lograr una reducción efectiva en la generación de residuos.

Kasu honetan, Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako jaialdietan eragin nahi du. Xede horrez, berrerabil daitezkeen 165.000 edalontzi erosi dira (380ml-ko 150.000 edalontzi eta 1.000ml-ko 15.000 edalontzi) eta San Markoko Mankomunitatea osatzen duten udalerri guztiei eskainiko zaizkie erabilera bakarreko edalontzien ordez erabiltzeko. Edalontziak doan lagako dira eta protokoloari jarraiki egingo da. Protokoloaren zehaztasunak web orri honetan eskaintzen da.

Xedeak

Hondakinak murrizteko hartzen diren neurriak praktikan jartzeko orduan, errealitatea eta gure gizartearen praktikak kontuan hartu behar dira. Ildo horri jarraiki minimizatzeko helburua betetzearren, neurriak hartu behar dira, baina eraginkorrak izan behar dute eta hiritar hartzaileen artean ez dituzte gatazkak sortuko, ezta errefusa ere. Horregatik, bide honi ekin diogu eta berrerabil daitezkeen edalontziak erosi ditugu hurrengo helburuekin:

  • Jende asko biltzen den espazioetan ekitaldiak eta jaialdiak antolatuz gero, hondakinen prebentzioa sustatzea.
  • Erakundeen ekintzak adibidetzat hartzea eta, horretarako, berrerabil daitezkeen ontziak sustatzea.
  • Buelta edo berrerabil daitezkeen ontzietan edarien kontsumoarekin zerikusia duten berrerabilpen-praktikak berreskuratzeko interesa sortzea.

Erabilera protokoloa

Edalontziak erabiltzen Kilometroak 2006

San Markoko Mankomunitateak bere ekintza-eremuan izango diren ospakizun eta festa guztietan erabilera sustatu nahi du. Horretarako, erabilera-protokoloa idatzi du. Baldintzak eta tarifak (garraioa eta garbiketa) izapidetzeko eta erabiltzeko dokumentu errazean bilduta daude. Edalontziak eskatzeko, bi bide dituzu: bete erabilera-protokoloan dagoen eskaera-orria eta bidali fax bidez edo posta arrunta bidez, edo, bete hemen ireki dezakezun eskaera-orria.

Acrobat Reader ikonoa Ireki erabilera-protokoloa (Tamaina: 67,2 Kb.) - Protokoloa eguneratu zen: 2009-06-19-an

Edalontziak eskatzeko eskaera-orria ireki.

Edalontzi Berrerabilgarrien prentsa kanpainaren kartelak eta iragarkiak

Acrobat Reader ikonoa Kolorez dauden kanpainaren prentsa kartela eta iragarkiaren pdf fitxategia ireki (944 Kb)

Acrobat Reader ikonoa Txuri-beltzean dauden kanpainaren prentsa kartela eta iragarkiaren pdf fitxategia ireki (1,5 Mb)

Orain arte egindako erabilpenak

Txosnaren barra Kilomertroak festan. Edalontziak lehen planoan.Esperientzia honen hasieratik, hau da, 2006ko urriaz geroztik, edalontzi berrerabilgarrien eskaerak elkarren segidan ari dira jasotzen taulan azaltzen den bezala, urtean zehar ematen diren ekintza ezberdinetan erabiltzen direlarik. Mailegu zerbitzua eraginkorragoa gertatzeko hainbat ekintza informatzaile jorratu dira:

  • 3.000 foileto informatzaile inprimatu dira jaien eta ekitaldien antolaketarekin zerikusia duten udal zerbitzuetara, hauek berriz beraien udalerrietan herriko elkarte zein erakundeei banatu ahal izateko.

    icono deAcrobat Reader Ireki foiletoa (1,26 Mb).
  • Hiruhileroko aktibazioa, San Markoko Mankomunitateko eremuan antolatzen diren ekitaldi eta jaien egutegiari erreparatuz non edalontzi berrerabilgarriak txertatzeko aukera aurreikusten da. Jaietan edalontzi berrerabilgarrien erabilera bultzatzeko aukera telefonoz eta posta elektronikoz ematen da jakitera.

Orain arte emandako erabilerak
DATA NON EKITALDIA 380 ml-KO EDALONTZI 1.000 ml-KO EDALONTZI
2006/10/01 Ikastolen Federakuntza Kilometroak´06 150.000 15.000
2006/10/06 Pasaiako Udal Pasaiako "San Fermin Txiki" jaiak 3.000 1.000
2006/10/15 Nafarroa Oinez (Beran) Nafarroa Oinez´06 125.000 13.000
2006/10/21 Errenteriako Udala Errenteriko Landalurraren 3. Azoka 4.000  
2006/12/21 Ikastola Ikasberri (Azpeitian) Sto. Tomas 3. feria 4.800  
2007/02/10 Euskal Inauteriak (Lasarte-Orian) Euskal Inauteriak 400  
2007/05/05 Ikastola Zurriola (Donostian) Ikastolaren jaia 1.500 500
2007/05/26 Colegio Alemán S. Alberto Magno (Donostia) Ikastetxearen jaia 500  
2007/05/27 Xoxote aterpetxea Azpeitian Xoxoteko eguna 2.000 200
2007/05/28-tik 03/06-ra Zabaleta auzotar elkartea (Lasarte-Oria) Zabaleta auzoko jaiak 2.000  
2007/06/22 Txantxiku ikastola (Oñati) 40. urteburuaren konmemorazioa 500  
2007/06/22 Axular Lizeoa (Donostia) Ikastolaren jaia 2007 500 50
2007/06/28 Ttakun Kultur Elkartea (Lasarte-Oria) Zikiro afaria 600  
2007/07/28-tik 30-era Txosna komisioa (Lasarte-Oria) Sorgin jaiak 1.000  
2007/07/01 Txosnak  (Usurbil) 2007-ko jaiak 2.400 810
2007/07/13 Laguntasuna auzotar elkartea (Errenteria) Musika kontzertua 5.000 1.000
2007/07/16 Gros auzoko Jai komisioa (Donostia) Auzoko jaiak 2.000  
2007/07/11 Anorga auzo Jai Komisioa (Donostia) Auzoko jaiak 2.000  
2007/08/31 Atxegalde auzo Jai komisioa (Usurbil) Auzoko jaiak 300 50
2007/09/04 Andoaingo udala Sorabilla auzoko jaiak 300 100
2007/09/28 Urnietako Udala San Migel jaiak 7.000 3.000
2007/10/20 Errenteriako udala IV Landalurreko azoka 1.000  
2007/11/17 Euskal Ikasleon Elkartea Euskal Ikasleon Elkartea 12.000 4.000
2007/11/30 Azkoitiako udala San Andres jaiak 10.000  
2007/12/21 Azpeitia udala Santo Tomas jaiak 15.000  
2007/12/21 Lezoko udala Santo Tomas jaiak 1.000  
2008/01/17-tik 2008/02/04-era Pasaia-Lezo lizeoa Danborrada eta inauteriak 750  
2008/02/02 Tolosako txozna batzordea Tolosako inauteriak 20.000 500
2008/02/16 Hernaniko udala Zuhaitz Eguna 300  
2008/03/21 Euskal Gazte Mugimendua (Lezo) Gazte Topagunea '08 10.000 5.000
2008/03/21 Lezoko Udala Gazte Topagunea '08 9.000 7000
2008/04/27 Pasaia-Lezo Lizeoa Ikasleen emanaldia 400  
2008/05/31 San Alberto Magno ikastetxea Ureteroko Jaia 250  
2008/05/30 AHT, gelditu! Kontzertua 5.000 1.000
2008/06/06 Jakintza Gurasoen Elkartea Ikastolaren jaialdia 1.000  
2008/06/07 Axular Lizeoa Eskolaren jaialdia 500  
2008/06/19 Gero Axular Elkartea San Joan jaialdia 500  
2008/06/19 Tolosako Txoznen Elkartea San Joan jaiak 1.000 200
2008/06/23 Usurbilgo udala San Joan, Santixabel, San Esteban Jaiak 12.000  
2008/06/27 Ttakun Elkartea San Pedro jaiak, Lasarte-Oria 500  

2008/07/17-tik 2008/07/21-era

 

Groseko jai batzordea Groseko Jaiak (Donostia) 4.000 2.000

2008/10/17-tik 2008/10/20-era

Ttakun Elkartea Euskararen maratoia 3.000 50

2008/10/23-tik 2008/10/27-era

Behemendi Elkartea Errenteriko Landalurraren azoka 1.000  

2008/11/28-tik 2008/12/01-era

Azkoitiako Udaletxea San Andres Eguna 7.000  

2008/11/28-tik 2008/12/03-era

Landare Elkartea Kontzertua eta kultur festa 8.000 4.000
2008/12/13 Landaberri LHI Ikastetxeko jaialdia   400  
2008/12/18 Antigua-Luberri DBI Santo Tomas  1.100  
2008/12/18 Xenpelar AEK euskaltegi Santo Tomas 10.000  
2008/12/19-tik 2008/12/21-era Donostia Bizirik    Santo Tomas 500  
2009/01/16-tik 2009 /01/21-era Pasaia-Lezo Lizeoa  San Sebastian danborrada 400  
2009/02/19-tik 2009/02/25-era Pasaia-Lezo Lizeoa Inauteriak 270  
2009/04/08 Ezker Batua “Día de la República” 150  
2009/04/20 Legazpiko Gazte Asanblada Herriko Festak 5000 1.000
2009/05/08 Antigua Luberri BHI Ikastetxeko jaia 200  
2009/05/14 Axular Lizeoa Lizeo eguna 600  
2009/05/25 Berrobiko “Ekintza” Guraso Elkartea Eskola txikien Festa 1.600  
2009/06/02 Pasaia San Pedroko Jai Batzordea Herriko Jaiak 1.000  
2009/06/05
Jakintza Ikastola Ikastolako eguna     1.500
2009/06/10 Ikasbide Kultur Elkartea Ikastolako eguna 300  
2009/06/19-tik 2009/06/24-era Usurbilgo Udala San Juan Festak 2000 600
2009/06/23 Usurbilgo Udala Santa Ixabelak 3.000 1.000
2009/06/23 Usurbilgo Udala Santa Ixabelak 1.200 600
2009/07/07 Gipuzkoako errausketaren aurkako plataformen koordinadora Zubieta jaiak 500  
2009/07/14 Lgazpiko Gaztetxea San Inazio festak 2.000 500
2009/07/14 Comunidad de propietarios CC Garbera Txahal eta Sagardo eguna 1.500  
2009 /08/31 Aterpea Mitxelin frontoia 500  
2009 /09/07 Tolosaldeko garapen iraunkorreko udal zerbitzua Tolosaldeko bizikleta festa 200  
2009/09/28 Errenteriako musika taldeen ekartea Pop-rock kontzertua 2.000 1.000
2009/10/01 Zubieta Lantzen kultur eta kirol elkartea Zubietako euskal jaia 1.200 90
2009/11/12 Azkoitiako udala San Andres jaiak 5.200