Propaganda, NO. Propaganda EZ.
Ekimena 2004. urtearen amaieran aurkeztu zen eta gure postontzietara iristen den gehiegizko publizitatearekin zerikusia du. Askotan zuzenean zakarrontzira botatzen dira eta kasurik onenean dagokion gaikako bilketa-edukiontzian. Banan-banakoaren eta taldearen eskubideak errespetatuz, publizitate-mordoa geldiarazi nahi da; ildo horri jarraiki, errespetatu egin behar da jasotzen jarraitu nahi dutenen nahia, baita ados ez daudenen nahia ere.
Gure iritziz adibide praktikoa da eta gutxieneko ahaleginarekin emaitza eraginkor interesgarriak lor daitezke. San Markoko Mankomunitateak baliabidetzat hiru eranskailu-eredu erabiltzen ditu “propaganda EZ/NO” lelopean.
Gaia jabeen komunitateko bileran lantzea proposatzen da eta jabe gehienak ados agertuz gero, aukerarik interesgarriena atariaren kanpoaldean
eranskailu handia jartzea litzateke. Gehiengoaren adostasuna ez izanez gero, banan-banako eranskailuak erabiliko lirateke jabe interesatu bakoitzak
bere postontzian jartzeko. Hala, postontzietan botatzen den publizitatea bertan uztean saihesten da.
Zure etxera eranskailu bat bidali dezagun nahi baduzu, 943 21 49 77 telefonoan eska dezakezu edo posta elektronikoaren bidez hemen:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Propaganda murrizteko eranskailuak
Eranskailua ez baduzu , tamaina errealeko bertsio bat inprimatu dezakezu paper itsasgarrian eta eranskailu moduan erabili.
Ireki eranskailua A5 formatuan eta inprimatu. (28 Kb)
Ireki eranskailua 60 x 70 mm tamainan eta inprimatu. (21Kb)
Ireki eranskailua 65 x 25 mm tamainan eta inprimatu. (20 Kb)
Mugarri nagusiak
| Urtea |
Hartutako neurriak |
| 2004 |
Etxeko postontzietara iristen den propaganda baztertzeko saioa sustatzea erabakitzen da, hondakinen sorrera prebenitzeko neurri bezala.
Hedapen-kanpaina berezia hurrengo ekintzekin:
- 25.000 eskutitz bidali zitzaizkien Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietako bizilagun-komunitateetako lehendakari/administratzaileei.
- Mankomunitateko eremuko merkataritza-gune handietako kudeatzaileei eskutitzak bidali zitzaizkien, eranskailua jarriz gero, bizilagun-komunitateen
nahiak errespeta zitzaten.
- Bidalketa guztietan Robinson-en zerrendan (1) izena emateko aukeraren berri ematen da.
|
| 2005 |
Bigarren bidalketa bizilagunen komunitateei eta ekimena hedatzeko ekintzak merka2sanmarcos-en eta San Markoko Mankomunitatearen web orrian. |
| 2006 |
- Bigarren bidalketa oroigarria merkataritza-gune handietako kudeatzaileentzat eranskailuen zentzuari buruz.
- Merka2sanmarcos-en bigarren edizioan hedapen-ekintza.
|
| 2008 |
Merka2sanmarcos-en hirugarran edizioan hedapen-ekintza. |
1) Horrez gain, norberaren izenean eta bakoitzaren helbidearekin postaz iristen den publizitaterik ez bada jaso nahi, “Robinson Zerrendan” izena eman behar da. Aipatu zerrenda Europako ekimena da eta Merkataritza Elektronikoaren eta
Zuzeneko Marketing-aren Espainiako Federazioak (MEZMEF) kudeatzen du. Tel: 93 240 27 07 web orria: www.fecemd.org/slr.asp
Ireki taula hau: "2004-urria 2008 egindako bidalketak "