|
Ostirala, 2010(e)ko iraila(r)en 03-(e)an 11:44etan |
|
Duela bi aste hasi zen Sanmarko Mankomunitatea olioa biltzeko edukiontziak jartzen Errenteria, Pasaia, Lezo, Astigarraga, Urnieta eta Lasarte-Oriako kaleetan, eta dagoeneko erabilgarri daude denak.
Sukaldean erabilitako olioarentzako dira soilik edukiontzi berri horiek, beraz, autoetako olioa ezin da bertan bota, bi olio mota hauek ezin baitita nahastu. Horrela, sukaldean erabilitako lehengaia alferrik galdu beharrean, edo isurbideen bidez ibaiak eta itsasoa kutsatu beharrean birziklatu egingo da ibilgailuentzako biodiesel erregai gisa berrerabiltzeko.
Biltzeko prozesua egoki egin dadin herritarrek plastikozko poto itxietan utzi behar dute olioa. Edukiontziok inolako olio isuririk izan ez dezaten eginak badaude ere, beirazko potoetan ez botatzea eskatzen da.
Herritarrek edukiontzi horien berri izateko Sanmarko Mankomunitateak informazioa kanpaina abiatu du edukiontziak jarri diren sei herrieta. Horrela, olio bilketarekin zerikusia duen informazioa biltzen duen eskuorriak banatzen ari da etxez etxe.
Olio bilketa berri hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz egin ahal izan da.
Azkenik, gogoratu behar da olioa biltzeko edukiontziez gain, lehendik ere olioa eta beste hondakinak biltzen zituen furgonetak lehengo zerbitzu bera ematen jarratuko duela Sanmarko eremuko herri guztietan.
|