Harremanak

Tel.: 943 214977
E-maila: sanmarko@sanmarko.net

Pdf dokumentuak ezin badituzu irakurri, jeitsi ezazu Adobe Acrobat Reader.

Get Adobe Reader

Ekoshopper PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Astelehena, 2012(e)ko urtarrila(r)en 23-(e)an 17:54etan
Artikuluen aurkibidea
Ekoshopper
ekohopper-gehio
Orri guztiak

Esperientzia berri batean parte hartu nahi al duzu?

Ekoshoper kanpaina

Erosketak egitera lagunduko dizugu.

Kanpaina berri bati ekin dio Sanmarko Mankomunitateak, eta partaide dituen 10 udalerrietan abiaraziko du. Ekimen horri esker, doako aholkularitza-zerbitzua
izango duzu, hondakin gutxiago sortzen duten erosketak nola egin jakin dezazun. Berehala jasoko dituzu emaitzak (bikainak), eta, gainera, ingurumenari eta zeure buruari mesede egingo diezu, hondakin gutxiago sortzen lagunduko baituzu.

Hona hemen proposatzen dizugun zerbitzuaren urratsak:

1. Izena eman.
2. Kanpainaren antolatzaileak zurekin harremanetan jarriko dira, eta
ekimena zertan datzan zehatz azalduko dizute.
3. Erosketak egitera lagunduko dizu pertsona batek, ondo
datorkizunean, eta aholku emango dizu.
4. Informazio-buletin batean bidaliko dizkizugu kanpainaren
ondorioak.

KANPAINAN PARTE HARTZEKO FORMULARIOA

ONDORIOAK JASO NAHI DITUT BAKARRIK

FOILETOA IKUSI (PDF,  1,08 Mb)