Harremanak

Tel.: 943 214977
E-maila: sanmarko@sanmarko.net

Pdf dokumentuak ezin badituzu irakurri, jeitsi ezazu Adobe Acrobat Reader.

Get Adobe Reader

Garberako Garbiguneko lehen datuak Inprimatu E-posta
Asteartea, 2010(e)ko uztaila(r)en 13-(e)an 13:10etan

Bi hilabete eta erdi pasa dira Garberako Garbigunea ireki zela (apirilaren 22an) eta Sanmarko Mankomunitateak atera ditu zerbitzu honek izan dituen erabiltzaile eta bildutako materialen inguruko datuak (hemen daude ikusgai).

Datuak hilabeteka, herrika, eta hondakin motaka daude sailkatuak. Garbiguneak berrerabilpen zerbitzua ere eskaintzen du eta horren datuak ere islatuak daude.

Berrerabilpen gunea jada erabiltzen ez diren, baina aprobetxatzeko moduan dauden objektuak uzteko gunea da. Objektuak hor utz daitezke, behar duenak hartu eta berrerabil dezan. Era berean, zerbaiten bila dabilenak, baliteke bertan aurkitzea nahi duen hori. Hori bai, kontuan izan, gehienez, astean, bi objektu hartu ahal izango dituzula.

 
Martxan da Garbigunea, etxeko hondakinak eramateko zentrua Inprimatu E-posta
Osteguna, 2010(e)ko apirila(r)en 22-(e)an 13:38etan

Gaur ireki du Sanmarko Mankomunitateak Garberako Garbigunea. Aurrerantzean, beraz, hiritarrek kaleko ohiko edukiontzietan sar ezin daitezkeen etxeko hondakinak eraman ahal izango dituzte bertara. Hala nola, etxetresna elektrikoak eta elektronikoak, altzariak, egurra, erabilitako olioa...

Zerbitzua mankomunitateko herrietako biztanleei bakarrik dago zuzendua, eta etxean sortutako hondakinak bakarrik eraman daitezke. Alegia, gremioek edo bestelakoek ezin dute zerbitzu hau erabili, horretarako beste bide bat eskaintzen duelako Sanmarkok.

Zerbitzua doakoa da, eta badu berezitasun bat. Izan ere, botatzekoak diren objektuez gain, berrerabil daitezkeenak ere eraman ahal izango baitira.

Gehiago irakurri...
 
Hilaren 22an zabalduko ditu Sanmarkok Garberako garbigunearen ateak Inprimatu E-posta
Ostirala, 2010(e)ko apirila(r)en 16-(e)an 12:44etan

Garbigune zerbitzuaren araudia

Hilabeteetako lanaren ondoren eta derrigorrezko izapideak amaituta, apirilaren 22an Garberako garbigunearen ateak zabalduko ditu Sanmarko Mankomunitateak. Garbigune hau Sanmarkok aurrera daraman gaikako bilketa sustatzeko estrategiaren beste urratsa da eta euren hondakinak behar bezala uzteko Mankomunitea osatzen duten10 udalerrietako hiritarrentzat soilik izango da.

Gehiago irakurri...
 
Inprimatu E-posta
Osteguna, 2010(e)ko martxoa(r)en 25-(e)an 13:11etan

Garberako Garbigunea aurkeztu dute gaur, etxeko hondakin guztiak gaika kudeatzeko gunea

garbiguneko kontenedoreak

Garbiguneko zerbitzuaren araudia Jeitsi

Sanmarko Mankomunitateak Garberako Garbigunea aurkeztu du gaur. Etxean sortutako hondakin asimilagarri guztiak gaika biltzeko gunea izango da, eta helburu nagusia etxean sortzen diren hondakinak ongi kudeatu eta horiei ahalik eta probetxu handiena ateratzea da.

Garbigunea gaur aurkeztu den arren, apirilaren erdira aldera jarriko da martxan. Halaber, Sanmarko Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrientzako egongo da zabalik. Garbigunea Garbera merkataritza-gunearen ondoan dago.

Etxean sortutako hondakinak kudeatzeko sortu da zerbitzu hau, ez gremioek sortzen dituztenak jasotzeko. Azken horiek, mankomunitateak berak dituen beste zerbitzu batzuen bidez bideratzen baitira.

Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin gauzatu da eta 888.000 euroko aurrekontua izan du, eta zerbitzua kudeatzeko ardura Ekiber Elkarte Kooperatiboak izango du.

Mankomunitateko arduradunen arabera, atez ateko bilketarekin batera, hondakinen kudeaketa egokiranzko pausu garrantzitsua da Garbigunea. Era berean, mankomunitateko beste udal batzuek ere, euren herrietan halako zerbitzua jartzeko eskaria egin dute.

Gehiago irakurri...