|
Ostirala, 2010(e)ko apirila(r)en 16-(e)an 12:44etan |
|

Garbigune zerbitzuaren araudia
Hilabeteetako lanaren ondoren eta derrigorrezko izapideak amaituta, apirilaren 22an Garberako garbigunearen ateak zabalduko ditu Sanmarko Mankomunitateak. Garbigune hau Sanmarkok aurrera daraman gaikako bilketa sustatzeko estrategiaren beste urratsa da eta euren hondakinak behar bezala uzteko Mankomunitea osatzen duten10 udalerrietako hiritarrentzat soilik izango da.
Azpiegitura honen helburuak honako hauek dira:
—Hondakinak kontrolik gabe ez botatzea —Etxean sortutako hondakin arriskutsuak behar bezala kudeatzea —Amaieran deuseztatu edo tratatu behar diren hondakinen bolumena murriztea —Balioa eman dakiekeen materialak behar bezala bereiztea —Zuzenean birziklatzeko hondakinetan dauden materialak berreskuratzea —Ingurumen-sentsibilizazioaren eta prestakuntzaren programak sustatzea —Berrerabilpena sustatzea —Konpostatzea sustatzea
Garbigunea Rezikleta taldeko Ekiber Elkarte Kooperatiboak kudeatuko du eta asteartetik larunbatera zabalik izango da. Igande, astelehen eta jaiegunetan itxita izango da.
Garbiguneak erabiltzaileek entregatutako objetuak eta tresnak berrerabiltzeko gunea izango du. Erabiltzaileek doan hartu ahal izango dituzte, baina ezin izango dituzte hirugarren pertsonei saldu.
Zein material eraman daitekeen garbigunera eta gainerako xehetasuna dokumentuan kontsultatu: |