Harremanak

Tel.: 943 214977
E-maila: sanmarko@sanmarko.net

Pdf dokumentuak ezin badituzu irakurri, jeitsi ezazu Adobe Acrobat Reader.

Get Adobe Reader

Martxan da Garbigunea, etxeko hondakinak eramateko zentrua Inprimatu E-posta
Osteguna, 2010(e)ko apirila(r)en 22-(e)an 13:38etan

Gaur ireki du Sanmarko Mankomunitateak Garberako Garbigunea. Aurrerantzean, beraz, hiritarrek kaleko ohiko edukiontzietan sar ezin daitezkeen etxeko hondakinak eraman ahal izango dituzte bertara. Hala nola, etxetresna elektrikoak eta elektronikoak, altzariak, egurra, erabilitako olioa...

Zerbitzua mankomunitateko herrietako biztanleei bakarrik dago zuzendua, eta etxean sortutako hondakinak bakarrik eraman daitezke. Alegia, gremioek edo bestelakoek ezin dute zerbitzu hau erabili, horretarako beste bide bat eskaintzen duelako Sanmarkok.

Zerbitzua doakoa da, eta badu berezitasun bat. Izan ere, botatzekoak diren objektuez gain, berrerabil daitezkeenak ere eraman ahal izango baitira.

Asteartetik ostiralera ordutegi hau edukiko du: 10:00-13:00 eta 15:00-20:00. Larunbatetan, berriz, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 bitartean egongo da irekia. Igande, astelehen eta jaiegunetan itxia egongo da. Garberako merkatalgunera igotzeko aldapan dago, ezkerretara.

Garberako Garbigunea da Sanmarko Mankomunitateak ireki duen lehena, baina bidean daude Oiartzungoa eta Hernanikoa ere. Rezikleta Elkarte Kooperatiboak kudeatzen du.

Irekiera ekitaldian Imanol Azpiroz, Sanmarko Mankomunitateko lehendakariordea; Javier Zarraonandia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendari Nagusia; Miguel Ángel Díez, Donostiako Udaleko Ingurumen zinegotzia, eta Fernando Lozano Rezikletako ordezkaria izan dira.