|
Asteartea, 2010(e)ko uztaila(r)en 13-(e)an 13:10etan |
|
Bi hilabete eta erdi pasa dira Garberako Garbigunea ireki zela (apirilaren 22an) eta Sanmarko Mankomunitateak atera ditu zerbitzu honek izan dituen erabiltzaile eta bildutako materialen inguruko datuak (hemen daude ikusgai).
Datuak hilabeteka, herrika, eta hondakin motaka daude sailkatuak. Garbiguneak berrerabilpen zerbitzua ere eskaintzen du eta horren datuak ere islatuak daude.
Berrerabilpen gunea jada erabiltzen ez diren, baina aprobetxatzeko moduan dauden objektuak uzteko gunea da. Objektuak hor utz daitezke, behar duenak hartu eta berrerabil dezan. Era berean, zerbaiten bila dabilenak, baliteke bertan aurkitzea nahi duen hori. Hori bai, kontuan izan, gehienez, astean, bi objektu hartu ahal izango dituzula.
|