|
Ostirala, 2010(e)ko apirila(r)en 23-(e)an 12:49etan |
|

Datu guztiak ikusi
Sanmarko Mankomunitateak Usurbilgo atez ateko gaikako bilketaren 2010eko emaitza ofizialak aurkeztu ditu gaur. Prentsaurrekoan Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketaren 5. edukiontziaren sistema eta atez atekoaren datuak alderatu dituzte. Aurkeztutako datuak GHKrenak dira. Ricardo Ortega eta Imanol Azpiroz, Sanmarko Mankomunitateko lehendakaria eta lehendakariordea, hurrenez hurren, eta Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo Alkatea izan dira datu horien aurkezpenean.
Datuen alderaketatik ateratzen den ondorio nabarmenena da Usurbilen Gipuzkoa osoan baino hondakin organiko gehiago biltzen dela. Esaterako, Usurbilen (5.919 biztanle) martxoan 77.500 kilo bildu ziren eta Gipuzkoa osoan (87.275 biztanle) 68.951 kilo.
Ez hori bakarrik, gainera, Usurbilen biltzen den hondakinetan %1.03a bakarrik da inpropioa. Horrek esan nahi du oso kalitate oneko bilketa egiten dela. Ez da ahaztu behar, bestalde, datu hauetan guztietan Urbil Merkatalgunea eta Usurbilgo Industrigunea ere sartzen direla.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Asteazkena, 2010(e)ko martxoa(r)en 17-(e)an 12:03etan |
|
Martxoaren 12an sinatu zen Usurbilgo Ituna, Donostiako Kursaalean. Horren bidez, atez ateko bilketaren alde eta konpostatzearen alde egin dute hainbat alderdi politikok, gizarte eragilek eta sindikatuk. Horrekin batera, zero waste (zero zabor) politika ezarri eta errauste-plantarentzako sei urteko luzamendua eskatu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari.
Usurbilgo Ituna eta sinatzaileak

|