|
Astelehena, 2012(e)ko urtarrila(r)en 23-(e)an 17:54etan |
Esperientzia berri batean parte hartu nahi al duzu?

Erosketak egitera lagunduko dizugu.
Kanpaina berri bati ekin dio Sanmarko Mankomunitateak, eta partaide dituen 10 udalerrietan abiaraziko du. Ekimen horri esker, doako aholkularitza-zerbitzua izango duzu, hondakin gutxiago sortzen duten erosketak nola egin jakin dezazun. Berehala jasoko dituzu emaitzak (bikainak), eta, gainera, ingurumenari eta zeure buruari mesede egingo diezu, hondakin gutxiago sortzen lagunduko baituzu.
Hona hemen proposatzen dizugun zerbitzuaren urratsak:
1. Izena eman. 2. Kanpainaren antolatzaileak zurekin harremanetan jarriko dira, eta ekimena zertan datzan zehatz azalduko dizute. 3. Erosketak egitera lagunduko dizu pertsona batek, ondo datorkizunean, eta aholku emango dizu. 4. Informazio-buletin batean bidaliko dizkizugu kanpainaren ondorioak.
KANPAINAN PARTE HARTZEKO FORMULARIOA
ONDORIOAK JASO NAHI DITUT BAKARRIK
FOILETOA IKUSI (PDF, 1,08 Mb)
BI AUKERA
Zuzenean parte hartu nahi baduzu, eta guk aholku ematea, zenbait datu eman behar dituzu. Estatistika- eta antolakuntzaxedeetarako bakarrik erabiliko dira datuak, eta haien konfidentzialtasuna erabat bermatuta duzu.
Ezin baduzu zuzenean parte hartu baina kanpainaren emaitzak ikusi nahi badituzu, ematen diguzun helbide elektronikora bidaliko dizkizu lehen ekimen honen ondorioak Sanmarko Mankomunitateak.
HAUTAKETA
Jasotzen ditugun eskarien artean, hautaketa egingo dugu, irizpide jakin batzuen arabera: zenbat jende bizi den zuen etxean, zer udalerritan bizi zareten... Mankomunitateko ehun etxe hautatuko ditugu laginketa horretan.
ORGATXO BAT OPARI
Erosketak egiteko orgatxo tolesgarri bana emango zaie kanpainan aholku ematen zaien guztiei.

|
|
Asteartea, 2012(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an 10:41etan |
|

Sanmarko Mankomunitateko lehen hezkuntzako eskola guztiei dago zuzenduta kanpaina, eta Errenterian izan du abia puntua 2011/12 ikasturte honen bigarren hiruhilekoan zehar garatuko delarik. 3.000 IKASLEK HARTU AHAL IZANGO DUTE PARTE Mankomunitateko 10 udalerrietako ikastetxe bakoitzak Lehen Hezkuntzako 3. ziklotik hautatutako maila bateko irakasleak, gurasoak eta ikasleak dira ingurumen-hezkuntzako kanpaina honen zuzeneko hartzaileak. Guztira, 66 eskolari, 132 gelari eta 2.814 ikasleri egin zaie deialdia. Ikastetxeetako jarduera 2012ko urtarrilaren 11n hasiko da, eta apirilaren 20an amaituko da. Helburu hauek ditu kanpainak:
• Eskola-komunitatea jokabide-ohiturak aldatzera bultzatzea parte-hartzailea, bere hurbileneko ingurunean hondakin gutxiago sortzen lagundu dezan. • Hondakin-sorkuntzan, haiek dakarten arazoan eta hura konpontzeko guztion parte-hartzearen premian gutako bakoitzak duen protagonismoari buruz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea. • Hiri-hondakinen gaineko ezagutzak hedatzea, arreta berezia jarriz prebentzioan (hondakin-kantitatea murriztea eta haiek berrerabiltzea), gaikako bilketa alde batera utzi gabe.
Kanpaina eskola bakoitzeko gelan bertan garatzen da jolasak, tailerrak eta froga parte-hartzaileak proposatuz. Kanpaina hobeto txertatzeko, ikasgeletan gaia aldez aurretik jorratzea proposatzen da, irizpide pedagogikoei jarraiki. Horretarako, irakasleek eta ikasleek hondakin gutxiago sortzeari eta haien balorizazio materialari buruzko kanpainaren berariazko materiala izango dute. Kanpaina eskoletara iristearekin batera, hartzaile edo parte-hartzaile guztiek gutun bat (eurek eskuz idatzia) bidali behar dute beren etxera. Euskarri horren bidez, etxeetara informazioa bidaltzeaz gain, ikasle bakoitzak gonbita egiten dio bere familiari hondakin gutxiago sortzeko ohiturak hartzeko. |
|
|
|
Ostirala, 2011(e)ko otsaila(r)en 11-(e)an 09:17etan |
|
Hona hemen mankomunitateak kudeatzen dituen hondakinen bilketaren azken urteotako datuak, herriz herri zein metatutak:
2010 PDF OpenOffice
2009 PDF OpenOffice
2008 PDF OpenOffice
2007 PDF OpenOffice
OpenOffice tresna erabilgarria dohainik hemen eskura daiteke. |
|
Ostirala, 2010(e)ko iraila(r)en 03-(e)an 11:44etan |
|
Duela bi aste hasi zen Sanmarko Mankomunitatea olioa biltzeko edukiontziak jartzen Errenteria, Pasaia, Lezo, Astigarraga, Urnieta eta Lasarte-Oriako kaleetan, eta dagoeneko erabilgarri daude denak.
Sukaldean erabilitako olioarentzako dira soilik edukiontzi berri horiek, beraz, autoetako olioa ezin da bertan bota, bi olio mota hauek ezin baitita nahastu. Horrela, sukaldean erabilitako lehengaia alferrik galdu beharrean, edo isurbideen bidez ibaiak eta itsasoa kutsatu beharrean birziklatu egingo da ibilgailuentzako biodiesel erregai gisa berrerabiltzeko.
Biltzeko prozesua egoki egin dadin herritarrek plastikozko poto itxietan utzi behar dute olioa. Edukiontziok inolako olio isuririk izan ez dezaten eginak badaude ere, beirazko potoetan ez botatzea eskatzen da.
Herritarrek edukiontzi horien berri izateko Sanmarko Mankomunitateak informazioa kanpaina abiatu du edukiontziak jarri diren sei herrieta. Horrela, olio bilketarekin zerikusia duen informazioa biltzen duen eskuorriak banatzen ari da etxez etxe.
Olio bilketa berri hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz egin ahal izan da.
Azkenik, gogoratu behar da olioa biltzeko edukiontziez gain, lehendik ere olioa eta beste hondakinak biltzen zituen furgonetak lehengo zerbitzu bera ematen jarratuko duela Sanmarko eremuko herri guztietan.
|
|
|